Pertsona edo empresei
Interneteten modu pertsonalizatu batean
komunikatu edo eskeintzeko
behar dituzten erremintak ematen dizkiegu
Oinarrizko Produktuak

Oinarrizko Web Orria
Hasteko behar duzun guztiarekin. Hasi berri direnentzat eta Interneten ahalik eta azkarren presentzia eduki nahi duten enpresa edo proiektuetarako aproposa. Zure zerbitzuak erakutsi ahal izateko eta bezeroekin harreman azkarra errazteko.
Shamiweb-ek 4 atal dituen oinarrizko web orri bat eskaintzen dizu: "Hasiera", "Guri buruz", "Zerbitzuak" eta "Harremanetarako" atalekin adibidez baina, zure beharretara aldatu ahal izango dituzu.

Hosting-a eta Dominioa
Hosting zerbitzu batean izena ematerakoan, funtsean, zure webgunea behar bezala funtzionatu dezan fitxategi eta datu guztiak gordetzeko zerbitzari batean espazio bat alokatzen duzu.
Interneteko domeinua webgune bat identifikatzen duen izen bakarra da. shamiwebs.com adibidez, nire web orriaren domeinua da. Urtero berritzen da eta ohikoenak hauek izaten dira: .com, .es, .net, .org, .info…
Oinarrizko Gehigarriak

Hizkuntza Gehigarriak
Shamiweb-ek ez du edukien itzulpen zerbitzua eskaintzen, baina hizkuntza anitzeko webgune bar garatu dezake zuretzat, biltzen dituen eduki eta elementu guztiak hizkuntza bakarrean edo nahi adina hizkuntzatan erakutsi ahal izateko. Zure edukia itzultzeko beharra baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Katalogoa | Denda
Katalogo edo Online Denda batekin produktuak edo zerbitzuak erakutsi edo saldu ditzakezu. Katalogo moduak dirua eragiketarik behar ez duen arren, lineako dendek normalean SPT edo ordainketa atebide bat integratzen dute produktuak edo zerbitzuak erosi ahal izateko.

STP | Ordainketa Moduak
Zure webgunean, bai harpidetza inprimakietan, dendan produktu edo zerbitzuen salmentetan edo beste edozein motatako transakzioetan ordainketak onartzeko balio du eta Shamiweb-en inplementatu dezakegu. Gehien erabiltzen direnak STP (salmenta terminal puntua), Paypal, Banku transferentzia ... dira.

Jarduerak kudeatzeko Erreminta
Jardueren kudeatzaileak pertsona edo korporazioen jarduerak kudeaketzeko erabiltzen den aplikazioa da, txikiak edo handiak nola hala jaialdiak, hitzaldiak, zeremoniak, ikastaroak, tailerrak, kontzertuak, konbentzioak ... etab. Harpidetzeetarako edo nahi duzun guztia ordaintzeko atebide batekin integratu daitezke.

Inprimakiak kudeatzeko Erraminta
Urrezko estandarra dira bezero izan daitezken erabiltzaileak atzemateko orduan, industriaren joerak ezagutzeko,merkatu ikerketak egiteko edo zure bezeroen iritzia jasotzeko besterik ez denean. Gaur egun, ezaugarri ugari eskaintzen dituzte, hala nola, eremu adimendunak, elkarreragina, ordainketa integrazioa ... etab.
Shami Web Zerbitzuak

ShamiWeb bitarteko Edukien kudeaketa
Denborarik ez baduzu edo, besterik gabe, profesional batek jada duzun edukia argitaratzea edo kudeatzea nahiago baduzu, Shamiwebs-ek zuretzako egin dezake, horrela zure webgunearen eta zure marka korporatiboaren diseinua bermatuko dituzu, zure edukia modu profesional batean erakutsiko duzula bermatuz. Inprimakiak, jarduerak, blog-a, edukiak...etab.

ShamiWeb bitarteko Mantentze lanak
Oso garrantzitsua da webgune baten funtzionamendua osatzen duten elementu guztiak eguneratuta mantentzea. Zerbitzariak (hostinga), CMSak (worpress, joomla, prestashop ...), txantiloiak, osagaiak, pluginak ... etab. aldizka eguneratzen dira normalean eta segurtasun arrazoiengatik eguneratuta mantentzea garrantzitsua da zure webgunean akatsak ekiditeko.
Lanerako Ohiko Prozesua
Web orriak argitaratzeko prozesuaren ordena normalean horrelakoa izaten da, nahiz eta orriaren konplexutasunaren arabera aldatu daiteken
Behar duzunarekin laguntzen dizugu

ShamiWeb-ek zure beharretara egokitzen diren txantiloi pertsonalizatuak sortzeaz gain, Interneteko biltegietatik milaka lehenetsitako modelo eskaintzen dizkizu. Zuk behar duzuna esaten diguzu eta guk zure aukeran lagunduko dizugu eta aukeratutako modeloa zure gustu eta beharretara moldatuko dugu.
Egindako Lan Batzuk
Zenbat balio du Web Orri batek?
Jende gehienak webguneak sortzeko orduan bere buruari egiten dion lehenengo galdera hau da: Zenbat kostatzen da webgune bat sortzea? Egia esan, webgune bat eraikitzeko prezioa zure aurrekontuaren eta helburu pertsonalen araberakoa izaten da.
Sortu ezazu zure aurrekontua web orri funtzional bat sortu eta zure produktu/zerbitzuak ezagutzera eman eta bezeroarekin harremanetan jarri ahal izateko behar dituzun atalak eta erremintak aukeratuz

Dominio bat Behar duzu?
Zure web orriaren helbidearentzat dominiorik ez badaukazu, ondorengo eremuan erabili nahiko zenukeen dominioa eskuragarri dagoen edo ez egiaztatu dezakezu.
Idatzi ezazu zure web orriarekin erabili nahi duzun dominioaren izena eta sakatu botoia.
Hosting Fidagarria
ShamiWeb-ek Webempresako zerbitzariekin egiten du lan normalean, bertan hackerren aurkako neurri bereziak, 4 orduz behineko segurtasun kopiak, argazkien optimizazioa, zure hosting-a zerbitzariaren gainerako kontuetatik isolatzea, doako SSL ziurtagiria, etab. aurkituko dituzu, zure web orria optimizatua egon dadin eta Google zure web orriaz maitemindu dadin.